Radio Euskadiren 'Recalculando' saioa Debatik gaur

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko apirilaren 10a

Radio Euskadiren Recalculando irratsaioa Debatik emitituko dute gaur (apirilak 10), 12:00etan hasiko da saioa. (HEMEN klikatuta entzun daiteke zuzenean).

Jon Bilbao eta Mikel Ibañez esatariek gidatutako irratsaioan, Debarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte gaurkoan. Hainbat gonbidatu izango dituzte horretarako, besteak beste Alex Turrillas Aranzeta (historiazalea eta Debako Kultur Elkarteko kidea) elkarrizketatuko dute; baita Leire Barriuso Geoparkeko gerentea ere. Halaber, 'Fefe' Urain Debako Musika Bandako zuzendaria eta Aitor Oñederra Animadeba festibaleko zuzendaria ere arituko dira mikrofono aurrean.

Saioan zehar, Debako ondare eta eskaintza kulturalari lotutako hainbat gai jorratu dituzte. Horien artean, Paseo estalia, Santa Maria eliza, Izenbe tabernako pintxoak eta Historiaurreko Bailararen ibilbidea izan dira hizpide.