Francesco Zirkua hiru egunez izango da Deban

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 13a

Gaurtik asteazkenera bitarte, familia osoari eskainitako zirku ikuskizunak izango dira, 18:00etan, Calbeton zumardian.  

Francesco Zirkuaren iritsiera iragartzeko kartelak ikusgai zeuden aurreko egunetan ere herriko hainbat gunetan, eta gaur konpainiako autoa ikuskizunen berri ematen dabil goiz osoan, megafoniaz. Atzo gauean iritsi ziren Debara zirkuko kideak, Calbeton zumardian ezarri dute karpa eta bertan egingo dituzte ikuskizunak, gaur (apirilak 13), bihar eta etzi, 18:00etan. Familiari osoari zuzendutako emanaldiak izango dira.