2026/04/23 17:30 - 18:30

Ipuin-kontaketa

Alberto Bargosen ipuin kontaketa saioa: 'Kiribil doktorea animaliak salbatzera'

Alberto Bargosen ipuin kontaketa saioa: 'Kiribil doktorea animaliak salbatzera'
Kultur Elkartean, Deba
Apirilaren 23an Liburuaren Eguna da eta Liburutegia Denontzat taldeak bere azken ekimena egingo du Kultur Elkartean. Azaldu dutenez, ekimen honekin, taldeak zeukan helburua lortu zuela ospatu (liburutegiko ordutegia berbera izatea denontzat, beharrezkoa zenean karroekin sartu ahal izatea, 0-2 urteko umeak ere liburutegian egon ahal izatea) eta egindako ibilbidean jaso duten elkartasuna bueltan eman nahi diote Debako herriari, ipuin kontaketa formatuan. Alberto Bargos (Kiribil doktorea) kontalariak 'Kiribil doktorea animaliak salbatzera' saioa egingo du, 17:30ean, Kultur Elkartean. Ondoren, bertaratutakoentzat tailerra egingo du Kultur Elkarteko liburutegian.