Arbil Elkarte Sozialak irteera antolatu du Comillasera

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko apirilaren 14a

Comillas. Argazkia: Wikipedia

Kantabriako (Espainia) herria bi aste barru —apirilaren 30ean — bisitatuko dute. Bihar (apirilak 15) zabalduko dute izena emateko epea. 

Arbil Elkarte Sozialeko kideek azaldu dutenez, datorren apirilaren 30ean Comillas bisitatzeko asmoa dute. Antolatu duten planari dagokionez, 08:30ean irtengo dira zumardi paretik eta, behin Kantabriako herrira iristean, hirigune historikoa ezagutzeko bisita gidatua egingo dute. Era berean, Gaudiren El Capricho eraikina ere bisitatuko dutela gaineratu dute. 

Goiz eta eguerdi partean herriak eskaitzen duena ikusi ondoren, bazkaltzera joango dira. Zehaztu dutenez, Las Ruedas erretegian elkartuko dira irteeran parte hartuko dutenak, eta han bertan erabakiko dute itzulerako ordua.

Irteeran parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute elkarteak Berasaluze plazako eraikinean (Eguneko zentroa) duen bulegoan. Iragarri dutenez, bihar (apirilak 15) zabaduko dute horretarako aukera, 11:00etatik aurrera, bulegoa irekita dagoen ordutegian. Irteeraren prezioa pertsonako 55 eurokoa dela esan dute; prezio horren barruan sartzen dira garraioa, bazkaria, bisita gidatua eta Gaudiren eraikinia bisitatzeko sarrera.