Santa Katalinara irteera eta yoga saioa, hilaren 26an, Izan Tribu egitasmoaren baitan

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 16a

Abian da Zuhatza Debako Euskaltzaleon Mugimenduak sortutako Izan Tribu egitasmo berria eta apirilaren 26rako Santa Katalinara irteera eta yoga saioa iragarri dute, "familian, gorputza martxan jarri eta euskaraz elkarrekin gozatzeko". Izen-ematea apirilaren 22an amaituko da.

Apirilaren 26an, igandean, Santa Katalinara irteera eta yoga saioa familian egiteko proposamena dakar Izan Tribu egitasmoak. Antolatzaileek zehaztu dutenez, "gorputza martxan jarri eta euskaraz elkarrekin gozatzeko" helburuz prestatu dute ekimena. Hitzordua 10:00etarako jarri dute, Foruen plazan, bertatik emango baitiote hasiera txangoari. Euria eginez gero, yoga saioa Ifar kaleko Luzaro ikastetxean egingo dute, ordubete beranduago (11:00etan).

Berez, herriko familia guztiei irekita dagoen egitasmoa da, baina lehenengo saio honetan parte-hartzea HH4-HH5eko familietara mugatuko dute (gurasoek eta neba-arrebek ere parte har dezakete). Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, apirilaren 22ra arte, esteka honetan.