200 haurrek hartuko dute parte Debako Kolorez Blai euskal udalekuetan

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 21a

Apirilaren 15ean itxi zuten Kolorez Blai euskal udalekuetarako izen-ematea. Guztira 200 umek eman dute izena aurtengo deialdian, eta matrikulazioa garaiz egin duten haur guztiak izan dira onartuak.

200 haurrek parte hartuko dute Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitzek elkarlanean antolatutako Kolorez Blai euskal udaleku irekietan, ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean. 

Aurtengo edizioan, txandak beste era batera antolatu dituzte: HH4-HH5 eta LH1-LH4 mailetako haurrek lehenengo hamabostaldian (ekainaren 29tik uztailaren 10era), bigarren hamabostaldian (uztailaren 13tik uztailaren 24ra) zein hilabete osoan (ekainaren 29tik uztailaren 24ra) izena emateko aukera izan dute. LH5-LH6 mailetakoek, aldiz, hamabostaldi bakarra izango dute (uztailaren 13tik uztailaren 24ra). Astelehenetik ostiralera egingo dira udalekuak, 10:00etatik 13:30era. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, gustura daude aurtengo aisialdi eskaintzak izan duen harrerarekin; horren erakusgarri da matrikulazio kopuruak gora egin izana.   

Udalekuei buruzko edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiagorako, herritarrek 641 46 52 42 telefono zenbakira deitu edo koloreanitz@gmail.com posta elektronikora idatz dezakete.