HH5etik LH6ra bitarteko 147 ikaslek parte hartu zuten ekimenean eta ikusle ugari gerturatu ziren adinaren arabera banatutako luzera desberdineko korrikaldiak ikustera, zumardira.
Antolakuntza taldeko kideek nabarmendu dutenez, giro ona izan zuten "kirola sustatzeko, ohitura osasuntsuak bultzatzeko eta elkarrekin une atsegin bat pasatzeko helburuz" antolatutako hitzorduan.