Gehienez 150 lagunek parte hartu ahal izango dute mendi martxan eta beste hainbestek lasterketan; aurrez aurreko izen-ematean partaide kopuru horretara iristen ez badira, astelehenean (10:00etatik aurrera) Internet bidez eman ahalko da izena eta Deba-Itziartik kanpo bizi direnek ere izango dute izena emateko aukera. 20 euroko prezioa du lasterketarako inskripzioak (17 eurokoa Zuhatzako bazkideentzat), 10 eurokoa mendi martxarakoak (7 euro bazkideentzat) eta umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; adin txikikoek ezingo dute, baina, lasterketan parte hartu.