Banatu dituzte 'Deba 100 hitzetan' eta eskolako ipuin eta ilustrazio lehiaketen sariak

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 24a

Ispiluen gelan banatu zituzten 'Deba 100 hitzetan' literatur sariak. Arg: Debako Udala

Atzo, Liburuaren Nazioarteko Egunean, banatu zituzten bi lehiaketei dagozkien sariak. Nerea Zubia eta Rafael Bravo izan dira Deba 100 hitzetan lehiaketako lehen sarituak. Ipuin eta ilustrazio lehiaketan, berriz, hamalau ikaslek jaso dute saria, zazpi kategoriatan banatuta.

Liburuaren Egunean bertan egin zituen Udalak bi lehiaketen sari-banaketa ekitaldiak. Eskola-lehiaketako sariak goizean banatu zituzten, Luzaro ikastetxearekin lankidetzan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bertan, sarituek beren lanak aurkeztu zituzten, musikaz girotutako ekitaldi batean. Deba 100 hitzetan sariketako irabazleak, berriz, arratsaldean iragarri zituzten, Agirre jauregiko Ispiluen gelan. Ekitaldian, irabazleek beren kontakizunak irakurri zituzten, eta epaimahaiak hitz batzuk eskaini zizkien parte-hartzaileei. Gainera, 2025eko edizioko lan sarituak jasotzen dituen Hitzen Bilduma liburua ere aurkeztu zuten bertan.

Deba 100 hitzetan

Aurtengo deialdian 51 kontakizun jaso dituzte guztira, 26 euskaraz eta 25 gaztelaniaz: Debako egileen 15 lan izan dira tartean.

Euskarazko kategorian, Debako Nerea Zubia Rodriguez debarrak jaso du lehen saria (300 euro), Maletazain erraldoia lanarekin. Bigarren saria, 200 eurokoa, Donostian bizi den Borja Etxabe Ulazia debarraren Nire Herria lanarentzat izan da. Eta saritu gabeko tokiko lan onenaren saria ere, 150 eurokoa, herrian bertan geratu da, Ane Itziar Bastida Lizasoren Tarin-Tarin lanak jaso baitu aitortza.

Gaztelaniazko kategorian, lehen saria, 300 eurokoa, Rafael Bravo debarrak eskuratu du, Tercio Fúnebre lanarekin. Bigarren saria, 200 eurokoa, Gasteizko Vicente Arrizabalaga Loizagari eman diote, Qué hacemos con las cenizas lanari esker. Azkenik, saritu gabeko tokiko lan onenaren saria, 150 eurokoa, Iñaki Prieto debarrak eskuratu du, Kike Pegatinas lanari esker.

Ipuin eta ilustrazioen eskola-lehiaketako saridunak

Hauek dira kategoria ezberdinetako ikasle sarituak:

Ilustrazio modalitatean:

A mailan (HH5)

  1. saria: Zoe Hurtado Gutierrez
  2. saria: Lara Oñederra Bartolome

B mailan (LH1)

  1. saria: Bruce Quispe Gutierrez
  2. saria: Naia Barcena Mendizabal

D mailan (LH2)

  1. saria: Paule Sotelo Garcia
  2. saria: Nora Mendizabal Cruz

E mailan (LH3)

  1. saria: Sofia Kaina
  2. saria: Ainara Ruiz Gonzalez

“Ipuin bihurtutako ilustrazio” modalitatean:

F mailan (LH4)

  1. saria: Lur Zangitu Lasa.
  2. saria: Altair Laguna Hermo.

“Ipuin librea” modalitatean

G mailan (LH5)

  1. saira: Nere Konde Agirrebeña.
  2. saria: Miren Aguirrezabala Uncetabarrenechea.

H mailan (LH6)

  1. saria: Jon Fernandez de Jauregi Fernandez.
  2. saria: Maia Fernandez Iriondo.

Jolas hezitzaileak, ipuinak, liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak eman dizkiete saridunei, gazteen artean irakurketa eta sormena sustatzeko helburuz.