Kultur Elkarteko plaza lepo beteta, Liburutegia Denontzat taldearen azken ekimenean

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko apirilaren 24a

Goraino bete zen atzo Kultur Elkarteko plazatxoa Liburutegia Denontzat taldeak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako ipuin kontaketan.

Alberto Bargos ipuin kontalariak Kiribil doktorea animaliak salbatzera saioa egin zuen atzo Kultur Elkarteko plazatxoan. Hamarnaka lagun bertaratu ziren Liburutegia Denontzat taldeak antolatutako hitzordura.

Antolatzaileek azaldu dutenez, hau izan da talde honek antolatzen duen azken ekintza. "Ekimen honekin, taldeak zeukan helburua lortu genuela ospatu [liburutegiko ordutegia berbera izatea denontzat, beharrezkoa zenean karroekin sartu ahal izatea, eta 0-2 urteko umeak ere liburutegian egon ahal izatea] eta egindako ibilbidean zehar jaso dugun elkartasuna bueltan eman diogu Debako herriari, ipuin kontaketa formatuan", adierazi dute taldekideek.