Harrera beroa izan du Izan Tribu egitasmoaren lehen ekintzak

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko apirilaren 27a

Hamarnaka familia batu ziren atzo (apirilak 26) Santa Katalinan, Debako Euskaltzaleon Mugimenduak abiatutako Izan Tribu egitasmoaren lehen ekimenean.

Lehenengo jarduera honetan HH4 eta HH5 mailetako familiek hartu zuten parte, eta guztira 80 lagun inguru elkartu ziren Santa Katalinan yoga egiteko. Saioa Yoga Itaka-ko Olatz Santosek gidatu zuen eta giro atsegin eta parte-hartzailean, "gorputza martxan jarri eta euskaraz elkarrekin gozatzeko" aukera izan zuten bertaratu ziren familiek.

Antolatzaileek lehen hitzordu honen inguruko balorazio positiboa egin dute, eta aurrera begira antzeko ekimen gehiago antolatzeko asmoa agertu dute, "komunitatea egiten eta euskararen erabilera egunerokoan txertatzen" jarraitzeko.