"Egun ederra" pasa zuten Kalean Kantuzeko kideek Baionan

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 28a

Debako Kalean Kantuz taldeko kideak Baionan izan ziren larunbatean, Baionan Kantuz ekimenaren 29. urteurreneko ospakizunen harira. 

Larunbatean, apirilaren 25ean, ospatu zuen Baionan Kantuzek 29. urtemuga eta Debako Kalean Kantuzeko kideak urtebetetze festara batu ziren, Euskal Herriko beste hainbat eta hainbat kantuzale bezalaxe. "Urtero bezala, aurten ere irteera bat egin nahi izan dugu. Badira 29 urte Baionan Kantuz lehen aldiz kalean abesten hasi zenetik eta urtebetetzea eurekin ospatzera joatea erabaki genuen. Egun ederra pasatu genuen", adierazi dute.