Death Cafe saioa egingo dute bihar arratsaldean Kultur Elkarteko liburutegian

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 28a

Solaskideak 18:00etan elkartuko dira eta antolatzaileek gogorarazi dute saioan parte hartzeko aurrez eman behar dela izena.

Debako Kultur Elkarteko liburutegiak heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko beste saio bat hartuko du bihar (apirilak 29) arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Parte-hartzaile kopurua mugatua da eta, horregatik, bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 655 73 44 87 telefono zenbakira deituta.