Irakurketa Klubeko partaideek Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen (Susa) liburua izango dute hizpide biharko saioan. Asier Serrano idazle eibartarrak gidatuko du solasaldia, euskaraz, 19:00etatik aurrera.
Sei ipuinez osatutako liburua da Dena zulo bera zen, bakoitza bere "mundu eta atmosfera" propioarekin. Egunerokotasuna "thriller" baten moduan kontatzen saiatu da bertan idazlea, "normaltasun nahiaren azpian ezkutatzen den ezinegona" azaleratuz.
Irakurketa Klubean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Liburutegian egin daiteke izen-ematea aurrez aurre, baita 943 19 25 60 zenbakira deituta edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita ere.