Oier Sarasketa Irastortza zumaiarrak irabazi zuen igandean, hilaren 26an, Ispiluen gelan jokatutako xake azkarreko txapelketa. Jose Manuel San Martin eta Iker Garcia sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Epaimahaiak xakelariek erakutsitako "maila handia eta trebetasuna" nabarmendu ditu.