Itxaso Marti Donostia Ospitaleko neuropediatra ezaguna izango da aste honetako solasaldiko gonbidatua. Saioa 11:00etan hasiko da, eta herritar guztientzat irekia izango dela nabarmendu dute Arbil Elkarte Sozialeko kideek.
Donostialdea ESIko Etika Asistentzialeko Batzordeko presidentea da gaur egun Itxaso Marti, eta, antolatzaileek zehaztu dutenez, aurrerapen mediko eta sozialek bioetikaren ikuspegitik planteatzen dituzten erronkei buruz ariko da solasaldian. Besteak beste, hauek izango ditu hizpide: zelula amak eta ingeniaritza genetikoa, adimen artifiziala medikuntzan, zahartzaroa eta bizi-kalitatea, eta tratamenduen eskuragarritasuna.