Izan ere, Israelgo armadak Global Sumud Flotilla itsas segizioa geldiarazi zuen asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean, nazioarteko uretan, Greziatik gertu. Operazio horretan, 175 ekintzaile inguru atxilotu zituzten.
Gertaera horiek salatzeko, Deba-Palestina herri ekimenak elkarretaratzea deitu du. Hala, gaur arratsaldean elkartuko dira Foruen Plazan, 19:00etan.