Banatzaileak aldizkaria jaso nahi dutenen postontziak identifikatzeko erabiltzen du, hain justu, eranskailu hori. Astekaria etxean jasotzea doakoa da Debako eta Itziarko herriguneetan, baita Mutrikuko Urazamendik auzoan ere. Izena eman ez dutenek eskaria Internet bidez egiteko aukera dute oraindik ere: barrena.eus/harpidetzak estekan.
Eskaera harpideei
BARRENAk asteotan abiatu du banaketa pertsonalizatua Deban eta Itziarren, baina hainbat harpidek ohartarazi dute norbaitek kendu egin dizkiela beren postontzietako pegatinak, banaketa lanak zailduz. Horregatik, erredakziotik dei egiten diegu harpideei eranskailua daukatela egiazta dezaten eta, beharrezkoa balitz, berria eska dezaten.
Astekaria ostiral eguerdian banatzen da eta horretarako beharrezkoa da banatzaileari norbaitek atariko atea zabaltzea. Harpideek, nolanahi ere, aleak eskuragai izango dituzte Galtxan, Ostolaza Udal Liburutegian, Burugorrin eta Gure Dendan.