Elkartasuna eta babesa adierazi diote Global Sumud Flotillari

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko maiatzaren 5a

Hamarnaka lagun batu ziren atzo iluntzean Deba-Palestina herri ekimenak deitutako mobilizaziora.

Israelgo armadak Global Sumud Flotilla itsas segizioa geldiarazi zuen asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean nazioarteko uretan, Greziatik gertu, eta 175 ekintzaile inguru gatibu hartu. Eta gertakari horrek eragindako sumina Deban ere sentitu da. Atzo, hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin zuten iluntzean Foruen plazan, Israelen jarrera salatzeko eta palestinarrei eta ontzidiko aktibistei babesa adierazteko. Flotillarekin elkartasuna leloa zeraman pankartaren atzean batu ziren herritarrak.