Errealitate birtualeko erakusketa hau Ainhoa Bereziartua Aranzabal (Errezil, 1997) eta Maddi Astigarraga Bergarak (Deba, 1997) garatu dute. Lehena Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea da, eta, bigarrena, berriz, ilustratzaile zientifikoa. Ondu dutena errealitate areagotua hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko erabiltzen duen proiektu ibiltaria da eta hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak bultzatu du.