Bazkaria Itxas-Begi elkarte gastronomikoan egingo dute ekainaren 6an, 14:30ean hasita, eta menuaren prezioa 50 eurokoa izango da. Antolatzaileek gogorarazi dute hitzordua bazkideentzat dela soilik, eta dagoeneko zabalik dagoela izena emateko epea.
Bertaratzeko interesa dutenek Zalburdi tabernara jo beharko dute; igandea (maiatzak 31) izango da horretarako azken eguna. Gainera, antolatzaileek azaldu dute toki kopurua mugatua dela eta, beraz, lehenbailehen izena emateko deia egin dute, tokirik gabe ez geratzeko.
Iragarri dutenez, aurtengo edizioak gonbidatu oso bereziak izango ditu: David Zurutuza eta Asier Riesgo jokalari ohiak. Adierazi dutenez, omenaldia egingo diete bazkalostean. Hain zuzen ere, Errealaren Lagunak elkarteko urrezko intsignia emango diete bi kirolariei.