Udal liburutegia itxita egongo da ostiral arratsaldean

Izaro Aulestiarte Lete

Debako Udalak jakinarazi du ostiralean, maiatzaren 29an, Ostolaza Udal Liburutegian ohiko desintsektazio lanak egin behar dituztela eta, hortaz, itxita egongo dela arratsaldean.

Informazio gehiagorako, deitu 943 19 25 60 telefono zenbakira edo idatzi mezua ostolaza@deba.eus helbide elektronikora.