Kulunkaren ikasturte bukaerako jaialdia, argazkitan

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko ekainaren 10a

Aurreikuspenak gaindituz, Kulunkaren ikasturte-amaierako jaialdiak 90 dantzari eta 500 ikusle inguru bildu zituen joan zen larunbatean Aldats pilotalekuan. Argazkiak: Julene Sotelo.

Pozarren azaldu da Alaitz Izaga dantza eskolako arduraduna. "Oso ondo atera zen dena, egia esan, eta primeran pasa genuen. Beraz, ikusle guztiei eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen", azpimarratu du.

Aurten, guztira, 21 koreografia taularatu dituzte dantzariek. Eta publikoak hainbat estilotako dantzak ikusteko aukera izan zuen pilotalekuan, bai musikalki, bai koreografiei dagokienez. Tartean izan ziren, besteak beste, dantza klasikoak, garaikideak, jazz estilo piezak eta charlestona.