Oholtzara igo ziren dantzariak ikasturtean landutako guztia herritarrei erakusten aritu ziren. Hala, adin eta maila ezberdinetako ikasleek Euskal Herriko hainbat herrialdetako dantzak eskaini zituzten; besteak beste Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Lapurdiko piezak, euskal dantza ondarearen erakusgarri.
Dantzariak, gainera, ez ziren bakarrik aritu; herriko hainbat musikariren laguntza ere izan zuten zuzeneko doinuekin. Emanaldia girotzen, hain zuzen, Kalez Kale txistulari taldeko kideak, soinu-joleak, dultzaineroak eta trikitilariak aritu ziren.
Jaialdiari amaiera emateko, ohi legez, fandangoa, arin-arina eta kalejira egin zituzten, bertaratutako senide, lagun eta herritarren txalo artean. Behin oholtza gaineko saioa amaituta, protagonista guztiek merienda egin zuten Zesterokua plazan, giro lasai eta ederrean.