2026/06/25 10:00 - 19:00

'Ongizatearen Plaza'

'Ongizatearen Plaza'
Foruen plazan, Deba

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez. 

  • 10:00-11:30. Osasuntsu zahartu  Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia; Naia Rosek estimulazio kognitiboko saioa egingo du eta Raquel Rodriguez mindfulness-ean adituak ere hartuko du parte.  
  • 11:30-13:00 Autonomia eta prebentzioa zahartzaroan Zaintzaren inguruko ikuspegi berriek autonomia, bizi-proiektua eta komunitate loturak jartzen dituzte erdigunean, pertsonak ahalik eta denbora gehienean bere etxean bizitzen jarrai dezan. Prebentzioaren garrantziaz ariko dira, eguneroko ohiturek, harreman sozialek eta komunitate sareek zahartzaro duin, aktibo eta autonomoa sustatzen nola lagun dezaketen hausnartuz.
  • 17:00-18:00 Hizkuntza, nortasuna eta ongizatea. Deban nola bizi dugu euskara? Deban euskarak pertsonen nortasunean, komunitatean eta ongizatean duen eraginaz hausnartzeko saioa.
  • 18:00-19:00 Pantailen aroan, erabilera osasuntsua Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa, Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.