10:00-11:30 Elikadura jasangarria eta osasuntsua Jakoba Errekondo adituarekin solasaldi irekia. Paisajista, agronomoa eta agroekologian adituak, elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak azalduko ditu, eta honekin batera arituko dira tokiko ondoko ekoizleak: Doniene baserriko Mirian eta Nerea Arrizabalaga eta Beliosoro baserriko Juan Mari Etxabe.
11:30-13:00 Nahi ez den bakardadea Aukeratzen ez den bakardadea ez da soilik adin tarte baten arazoa. Hirugarren adinean bezala, gazteengan gero eta eragin handiagoa duen arazo bat da. Ados teatroak bakardadearen inguruan ekoiztutako hiru mikrodokumentalen eskutik, beste horrenbeste herritarren kasu erreal bezain gordinak gertutik ezagutzeko aukera izango da saioan. Dokumentaleko protagonistetako batek parte hartuko du.
17:30-18:30 Barreterapia tailerra Barrearen eta umorearen bidez ongizate emozionala lantzeko tailer dinamikoa, Idoia Torregarai umoregilearen eskutik.
18:30-19:30 Amaiera alaia eta txakoli dastaketa Giro atsegin eta informalean, Telmo Iruretagoiena sommelierrak Getariako Txakolinaren inguruko azalpen saioa eskainiko du. Ondoren, dastaketa egingo da Kalean Kantuz taldeak girotuta.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.