Ostolaza Udal Liburutegiak udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko ekainaren 18a

Goizez bakarrik egongo da zabalik, irailaren 4ra arte.

Debako Udalak jakinarazi du liburutegiak udako ordutegia izango duela astelehenetik, ekainaren 22tik, aurrera. Irailaren 4ra bitartean, goizez bakarrik eskainiko dute zerbitzua, eta arratsaldez itxita egongo da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.