Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapena kalera aterako dute bihar, larunbata, Deban

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko ekainaren 19a

Gizonezkoen munduko futbol txapelketa jokatzen ari den honetan, herritar talde batek Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapena kalera ateratzeko deia egin du. Argazki herrikoia aterako dute bihar (ekainak 20), 14:00etan, Plaza Zaharrean.

Antolatzaileen esanetan, euskaldunek ez dute aukera propiorik nazioarteko futbol txapelketetan parte hartzeko, eta egoera hori salatu nahi dute modu positibo eta bateratuan.

Hitzordua bihar (ekainak 20, larunbata), izango da. Argazkia 14:00etan aterako dute Plaza Zaharrean, eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatu dituzte.