Hedabideen arteko lehiaz gain, Barrenak sariak banatzen jarraitzen du bere taldeko kideen artean. Astero, taldeko parte-hartzaileen artean sari bana zozkatzen da, eta denboraldi amaieran beste sari berezi bat jasoko du txapeldunak.
Aste honetako irabazlea Alaitz Albizu debarra izan da, eta Asier K umoregileak uztailaren 9an Debako Kultur Elkartean eskainiko duen bakarrizketa saiorako bi sarrera irabazi ditu.