Bandera gorria Deban, marmokengatik

Ubane Madera Zangitu 2026ko ekainaren 22a

Debako hondartza.

Orain dela minutu gutxi, hustu egin dute itsasoa Debako hondartzan, marmoken presentziarengaitik. Bandera gorria ipini dute, eta, bainua galarazita dago hondartza osoan. Atzo ere, bandera horia zegoen ipinita arrazoi berberarengaitik, baina, gaur ugaritu egin dira marmokak.

Lekuko batek kontatutakoaren arabera, hasieran, marmokak azaldu direnean, bainua denean galarazi barik, ur zati batean baimendu egin dute. Baina han ere marmokak harrapatu dituzte, eta, orduan, denean debekatu dute.