Debako San Joan bezperako sua, bideoan

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko ekainaren 24a

Segurtasun neurriek aurtengo gau magikoa baldintzatu zuten arren, herritarrek ez zuten galdu nahi izan urteroko hitzordua. 

San Joan bezperako ospakizunen momenturik gogoangarrienak jaso ditugu hurrengo ikus-entzunezkoan. Bideo labur honen bidez, atzo (ekainak 23) Debako Foruen plazan bizi izandako giroa islatzen saiatu gara: Gure Kai eta Musika Eskolako kideen dantzak, sua piztu zen unea eta ondorengo erromeria ikus daitezke bertan, besteak beste. 

San Joan bezperako ohiturari jarraituz, dozenaka herritar elkartu ziren Foruen plazan urteko egunik luzeenari ongietorria emateko eta, tradizioak dioen bezala, txar guztiak garbitzeko asmoz.