Debako Musika Banda, Sune eta Xabi Solanoren kontzertua, iruditan

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko uztailaren 6a

Iragarria zuten aurtengo emanaldia berezia izango zela, eta aurreikuspenak bete egin ziren larunbatean, hilaren 4an. Jendetza batu zen zumardiko karpan, Deban, musika bandak Sune eta Xabi Solanorekin emandako udako kontzertuan. Hona hemen Inma Alberdik ateratako argazkiekin osatutako bilduma.



Debako Musika Bandak esker oneko hitzak izan ditu herenegun eskaini zuten kontzertuaren ondorenean. “Oso pozik gaude emanaldiari egin zitzaion harrerarekin; kontzertu itzela izan zen eta oso giro polita sortu zen zumardian. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren herritar guzti-guztiei, baita ekonomikoki beren ekarpena egin zuten guztiei ere”, nabarmendu dute.

Bestalde, gogorarazi dute errifak saltzen aritu direla ekimena finantzatzeko asmoz, eta atzo, uztailaren 5ean, egin zuten zozketa. Honakoa izan da zozketaren emaitza:

  • 1. saria: 3399 (bi lagunentzako bazkaria Arzak jatetxean). Ordezkoa: 1893
  • 2.saria: 2131 (bi lagunentzako spa zirkuitua, masajea eta brunch-a Hiru Uhinak hotelean). Ordezkoa: 3192