Taldea Jone Izagirre Goenaga, Enara Donavera Garcia eta Malen Barrenetxea Solano musikariek osatzen dute. Hiru sortzaileek formatu akustikoan aurkeztuko dute euren proposamena, udako musika zikloari jarraipena emanez.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldiak laguntzen badu, kontzertua Gaztetxearen kanpoaldean egingo dute. Euria eginez gero, berriz, barrualdera eramango dute emanaldia.
Asteazken Akustikoak egitasmoaren aurtengo azken saioa datorren asteazkenean, uztailaren 29an, izango da. Orduan, Lauterdi taldearen kontzertuak emango dio amaiera Debako Gazte Asanbladak antolatutako udako zikloari.