Umorea izango da protagonista gaur Iturri Ondoan egitasmoan

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko uztailaren 24a

Gaur, uztailaren 24an, 22:00etan, Jo! umorezko antzezlana taularatuko dute Anduriña Zurutuzak eta Beatriz Egizabalek Debako Plaza Zaharrean. Emanaldia Debako Udalak antolatutako Iturri Ondoan egitasmoaren hirugarren saioa izango da.

Obraren sinopsiak aurreratzen duenez, "Sorkun eta Grego lagun minak aspaldi ez dira elkarrekin egon. Kalean topo egin, eta kirola egiten duten bitartean, ikerketa antropologiko bat eskainiko dute umorea erabiliz. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira".

Datorren astean amaituko da aurtengo Iturri Ondoan programazioa. Uztailaren 30ean, Ødei izen artistikoarekin aritzen den Odei Barroso musikariaren kontzertuak emango dio amaiera aurtengo egitarauari.