Udako Outleta egingo dute Debako merkatariek hiru egunez

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko uztailaren 28a

Herriko sei saltokitan eskaintza bereziak aurkituko dituzte herritarrek hiru egunez, gaurtik (hilak 28) ostegunera bitartean.

Gaurtik ostegunera arte, uztailaren 28tik 30era, egingo dute Udako Outleta Debako hainbat dendatan, Debalai merkatari eta ostalarien elkartearen ekimenez. Sei dira guztira ekimenarekin bat egin duten saltokiak: Mugan jantzi-denda, Estilo, Lamariano Oinetakoak, Look, Masillo eta Bohem.

Denda bakoitzean eskaintza bereziak aurkituko dituzte bezeroek, ohiko ordutegietan, eta, antolatzaileen esanetan, "prezio berezietan erosteko eta herriko merkataritzaz gozatzeko aukera aparta" izango da. Hortaz, ekimenarekin bat egiteko eta aukera aprobetxatzeko deia egin diete herritarrei.