Uztailaren 3an abiatu zen Debako Udalak antolatutako Iturri Ondoan egitasmoa, euskaraz sortu eta euskaraz pentsatutako diziplina desberdinetako bost kultur ekitaldiz osatutako programazioarekin, eta azken txanpan sartua da dagoeneko, etzirako, uztailaren 30erako, iragarri baitute azken emanaldia.
Odei Barroso (Urruña, 1988) Ødei musikaria ariko da Plaza Zaharreko agertokian, 22:00etan hasita. Boom bap, trap eta drill estiloak bere modura uztartuz, mezu gordinez eta errima zorrotzez osatutako emanaldia eskainiko du raperoak.