Disko berriak erritmo eta musika estilo ezberdinak uztartzen dituen bost bertsio biltzen ditu. Nahiz eta abestiak jatorriz taldearenak ez izan, moldaketak eta konponketak Debrass Bandeko kideek eurek egin dituzte. Lana dagoeneko Interneten entzungai dago.
Albumak honako piezak jasotzen ditu: Elektrizitatea (Zea Mays), Bloody (Lady Gaga, Madonna, Donna Summer eta beste hainbat artistaren abestien nahasketa), Rihmix (Rihannaren kanten bilduma), CM90 (90eko hamarkadako dance eta musika elektronikoko abestien nahasketa) eta Limbo2026 (Daddy Yankee eta Europe-ren abestiak uztartzen dituen moldaketa).
Diskoaren azalaren diseinua Lazkagao Tattoo-k egin du. Ez da taldearekin egindako lehen lankidetza, izan ere, Debrass, Vol. 1 lehen lanaren azala ere estudio berak diseinatu zuen.
