Ekarri dituzte zezenak Debara

Barrena 2026ko abuztuaren 13a

Gaur arratsaldean, zezenen desenkajonamentua (kamioitik ateratzea) egin dute Deban eta hirurehun bat pertsonak jarraitu dute ekitaldia zezen plazan. Lehenik, zortzi zezenak plazara atera dituzte eta ondoren, Ozioko ukuluetara eroan dituzte kaleetan barrena, jenderik gabeko "entzierrotxoa" eginda. Bertan egongo dira abuztuaren 16 eta 18ko zezenketetan ateratzen dituzten arte. Zezenak Puerto de San Lorenzo eta Ventana del puerto  ganadutegietakoak dira (Tamames, Salamanca). Argazkiak: Ander Salegi.