Zapi gorriak jantzi dituzte Deban

Barrena 2026ko abuztuaren 14a

Gaur, eguerditik aurrera sortu da jai giro bikaina Deban. Herritarrak zuriz jantzita atera dira kalera eta koadrila eta lagun talde askok elkarrekin bazkaldu dute elkarte eta jatetxeetan. Arratsaldeko seiretan Juan Carlos Sillerok txupinazoa jaurti du Portu kalean, San Roke santua dagoen kalean, alderik alde jendez gainezka zegoela. Ondoren, zapi gorria jantzi dute herritarrek eta santuari ere ipini diote lepoan. Argazkiak: Ander Salegi.

Hortik aurrera, txistulariek eta musika bandak alaitu dute giroa musikaz eta erraldoi eta buruhandiak ere atera dira kalejiran. Jarrian udal korporazioa alkate soinuarekin batera joan da kalez kale  Andramari elizan sartu da. Han ezpata dantza dantzatu diete eta ostean elizkizunean, Aitzuri abesbatzak Hilaron Eslavaren Salvea kantatu du. Gauean danborrada egingo dute eta ostean, Olgetan taldearen erromeria iragarrita bazegoen ere, bertan behera gelditu da teknikarien greba dela eta.   

Zapatuan, Umeen eguna

Bihar, zapatua, Umeen eguna ospatuko dute Deban eta egun guztian zehar izango dira umeentzako ekitaldiak: entzierro txikia, zezenak, puzgarriak zirku ikuskizuna, bazkaria, erraldoi txikien kalejira, dantza, erromeria eta Neomak taldearen kontzertua, besteak beste. Ikus biharko egitarau osoa agendan.