Umeen eguna da gaur Deban

Barrena 2026ko abuztuaren 15a

Umeen eguna ospatzen dihardute gaur Deban. Goizean, aspaldi egin barik zegoen umeen entzierroa egin dute eta ostean, gaztetxoentzako zezentxoak atera dituzte zezen plazara. Bitartean, zenbait artisauk euren lanak izan dituzte salgai estalitako pasealekuan eta Gudarien plazan. Gero, zirkuko trapezisten ikuskizuna eta puzgarriak izan dira eta eguerdian, alkate eta zinegotziek zapi gorria jarri diete azken urtebetean Deban jaio diren umeei, ongietorri modura. Argazkiak eta bideoa: Ander Salegi.

Arratsaldean jaiak jarraitu du umeen dantza, danborrada eta erraldoiekin. Iluntzean, berriz, erromeria izango da Mugi panderoa taldearekin Plaza Zaharrean eta gauean Silitia eta Neomak taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Zumardian. 

Bihar, egun handia

Bihar, igandea, San Roke eguna ospatuko dute Deban, jaietako egun handia. Goizean goiz hasita ekitaldi ugari izango dira: entzierroa eta enbolatuak, ezpata dantza, prozesioa, meza, aurreskua, umeentzako jolasak, zezenketak, bertzo-saioa, erromeria eta mariatxien emanaldia Zumardian. Ikus San Roke eguneko egitarau osoa agendan