Goizean goiz, Kardantxulo taldekoek kantuz alaitu bete zuten herria. Hamarrak aldera, Gure Kai dantza taldekoak ere batu ziren zahagiak bizkarrean hartuta eta Jorrai dantza dantzatu zuten kaleetan.
Herri bazkaria egin zuten gero eta arratsaldean, koadrilen arteko jolasak egin zituzten zezen plazan. Bertan batu ziren 2.000ko hamarkadan jaiotako belaunaldiko gazteak eta denetariko jolasak egin zituzten, pasioz eta umorez. Gauean, berriz, jendetza batu zen hondartzan su artifizialak ikustera eta ondoren, Larrain dantzatu zuten.
Gaur, zezenak, herri kirolak eta danborrada
San Roke jaietako azken eguna ospatuko dute gaur Deban, ekitaldiz betetako egitarauarekin. Besteak beste, gaur izango dira: musika banda eta Lizarrako gaiteroak, entzierroa, enbolatuak, herri kirolak, errekortariak, zezenketak, erraldoien agurra, danborrada eta zapi gorria eranztea. Ikus gaurko egitarau osoa agendan.