Goizean goiz, musika banda atera zen kalez kale eta ondoren, entzierroa egin zuten, azkarra. Jarraian adinekoek hamaiketakoa egin zuten mahaiaren bueltan eta berehala, puntako aizkolariek, tartean Iker Vicente nafarrak, erakustaldi ederra eskaini zuten Simon Berasazaluze plazan. Ostean, askatu zituzten enbolatuak zezen plazan, 16 urtetik gorako gaztetxoentzat, euren jolas eta ariketa berezi eta guzti. Azkenik, goizeko egitaraua itxi zuten harrijasotzaileek, Arakistain plazan.
Arratsaldean, bigarren eta azken zezenketa egin zuten La Ventana del Puerto ganadutegiko zezenekin, Noel Garcia eta Armando Rojo Salamancako toretzaileek gidatuta. Jarraian, enbolatuak askatu zituzten eta hura amaituta, erraldoien agurra etorri zen, atzetik danborrada eta azkenik, zapia erantzi zioten San Rokeri, jaiei amaiera emanez.