Debasket Saskibaloi Klubak hamar urte bete ditu eta egun osoko ospakizun festa iragarri du irailaren 5erako. Hona hemen egitaraua:
- 10:30. 3x3 partidak zumardian (Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin ekarritako kantxa ofizialarekin).
- 14:15. Debasket familiako argazkia eta bazkari herrikoia (14:30ean) zumardiko karpan.
- Ondoren, saskibaloi partidak.
- 18:00. Festa DJ Miren Gisasolarekin.