Ikasturte berriari hasiera emateko, Jose Felix Marti Masso neurologian adituak dementziei buruz egindako hitzaldia izan zuten ostegunean (irailak 17), eta datozen aste eta hilabeteetarako eskaintza ere prest dutela aurreratu dute.
Eskaintza horren barruan, dantza latinoen ikastaroan zein zoru pelbikoa indartzekoan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Azken tailer horrek aurreko urtean izandako harrera ona ikusita, hiru hilabete iraungo duen saio sorta antolatu dute.
Bestalde, Osakidetzarekin elkarlanean, tailer ziklo bat ere egingo dute. Udazkenean izan ohi diren gaixotasunak hizpide, datorren ostegunean, hilaren 24an, izango da lehenengoa: 11:00etatik 12:30era izango da hitzordua, elkarteak Simon Berasaluze plazan duen egoitzan.