Helduentzako margolaritza ikastaroa antolatu du aurten ere Haitz-Haundi elkarte artistikoak

Nerea Bedialauneta Alkorta

Arg.: Spolyakov

16 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta urriaren 1ean hasiko den ikastaroa. 

Uda amaitzearekin batera heldu da ikasturte berria eta, baita ikastaro edota tailer ezberdinetan izena emateko garaia ere. Haitz-Haundi elkarte artistikoak, esaterako, aurtengoan ere helduentzako margolaritza ikastaroaren deialdia egin du.

Ohartarazi dutenez, Kultur Elkarteko ganbaran eskainiko den ekimena 16 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago, eta ikasturte osoa hartuko du. Aurreikusi dutenez, urriaren 1ean hasiko dira eskolak eta maiatzaren 27an amaitu; astean bitan bilduko dira, eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Zehazki, astearteetan eta ostegunetan emango dituzte eskolak, 19:00etatik 21:00etara.

Izen-ematea

Matrikulatzeko interesa dutenek ikasturtea hasten den egunean bertan eman ahal izango dute izena. Hortaz, urriaren 1ean Kultur Elkarteko ganbarara bertaratzen direnek izena eman eta ikastaroaz gozatzeko aukera izango dute. Matrikularen prezioa 170 eurokoa da elkarte artistikoko bazkideentzat eta 200 eurokoa, bazkide ez direnentzat.