Sei umorista ariko dira ostiraleko 'Barretegia' saioan, Kultur Elkartean

Izaro Aulestiarte Lete

Antolakuntzak jakinarazi duenez, oraindik ere geratzen dira sarrerak. Internet bidez eskuratu daitezke, eta guztiak agortzen ez badira, egunean bertan ere erosi ahal izango dira leihatilan.

Barretegia umorezko bakarrizketa saioa hartuko du ostiral iluntzean, hilak 25, Kultur Elkarteak. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sei bakarrizketari ariko dira oholtza gainean, stand-up probalekuan: Iker Iribarren, Joana Arakistain, Lander Varona, Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Xabier Arraztoa.

Ikuskizunerako sarrerak Internet bidez eros daitezke, bost euroan, labur.eus/barretegiadeba12 estekan eta, sarrera guztiak aurrez agortzen ez badira, emanaldia hasi aurretik ere izango dira salgai, aretoan bertan.

Kultur Elkarteak orain bi urte, 2024an, ekin zion euskarazko umorea sustatzeko saioen dinamikari eta bide beretik jarraitzeko asmoa du. Hamabigarren probalekua izango da ostiralekoa.