Beste urte batez, Debako Kultur Elkarteak eskulan eta zaharberritze ikastaroa iragarri du ikasturte berrirako, eta izen-ematea zabalik dago jadanik. Urritik maiatzera bitartean egingo dituzte saioak, astelehenetan edo asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era, eta Nieves Maidagan artisaua arituko da irakasle lanetan.
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, eta matrikula egiteak 175 euro balio du; 15 euro merkeagoa Kultur Elkarteko bazkideentzat.
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, 615 76 43 37 telefonora deitu behar da.