Debako Udalak jakinarazi du ordutegi aldaketa izango dela turismo bulegoan, gaurtik (hilak 1) aurrera. Zehaztu dutenez, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta ostiraletan eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean irekiko dute. Igande nahiz jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara arteko zerbitzua eskainiko dute. Aste Santura arte mantendu ohi dute ordutegi hori.