Arroatik Zumaiara arteko ibilaldia antolatu du Arbil elkarteak ostegunerako

Izaro Aulestiarte Lete

Elkarte Sozialeko kideek goiz-pasa egingo dute urriaren 22an, ostegunez. Txangora animatzen diren lagunek ez dute aurrez izena eman beharko.

Arroa-Errementeri-Narrondo-Zumaia ibilaldia antolatu du Arbil Elkarte Sozialak ostegunerako, hilaren 22rako, eta herritarrei txangoan parte hartzeko dei egin diete. Iragarri dutenez, goiz-pasa egiteko asmoa dute eta, aurreikuspenen arabera, partaideek 2 ordu eta erdian osatuko dute hamar bat kilometroko oinezko ibilaldia.

Trenez egingo dute joan-etorria; 09:40eko trena hartu eta Arroara abiatuko dira partaideak. Antolatzaileek azaldu bezala, irteeran parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.