Arimen Gauaren bueltan antolatutako egitarauaren baitan iritsiko da Debara Aitatxo, isiltasuneko ahotsak dokumentala. Gaur (urriak 20) arratsaldean proiektatuko dute, Kultur Elkartean.
Aiten dolua du hizpide dokumentalak (Arteman, 2025; Beñat Abasolok eta Mikel Serranok zuzendua); hain justu, "ezkutuan" geratu ohi den ertz bat baita, Anakotz Lasarte filmaren sustatzailearen arabera (Berriz, 1973). Horretarako, seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzak jaso dituzte, eta dokumentalak aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu, bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduz. Gizarteak duen genero begirada apurtuz eta amaren irudia gutxietsi gabe, aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean esperantza mezu bat zabaltzea du helburu ikus-entzunezkoak.
Emanaldia 18:30ean hasiko da eta, ondoren, solasaldia egingo dute Anakotz Lasarte dokumentalaren sortzaileareakin.